2016/06/14

ACEX BALIABIDEAK

ACEX baliabideak mantentzea eskatzen dugu

EHIGE Gurasoen Elkarteak hauxe adierazi nahi du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ACEX-eko jardunaldi erdiko plaza guztiak kentzeko hartu duen erabakiaren harira:
  • Ez dugu murrizketarik onartuko ikastetxeetan aurrera eramaten ari diren proiektu zein programa ezberdinetan. ACEX programak arrakasta handia izan du hainbat ikastetxeetan eta bere desagerpenak kalte handia ekarriko du, bereziki baliabide gutxien duten ikasleentzat.
  • ACEX–ek bermatzen dituen programak ingurugiro, komunikazio, arlo artistiko edota eskola liburutegietan, ikasleen ikaste eta hezitze prozesua aberasten dute. Konpetentzia ezberdinen garatze eta sustatzeak irakasleek egiten duten lanaren osagarri izaten dira.
  • Horrez gain, eskolaz kanpoko orduetan, ikasleriaren aisialdiari beste aukera bat ematen diete ekintza ludikoak, sortzaileak, irudimenezkoak, errefortzukoak eta abar garatzeko. Partaidetza eta elkarlana bultzatzen dute azken finean eskola komunitate osoaren artean.
  • Guzti honengatik gure ustez ACEX figurak beharrezkoak dira ikastetxe guztietan eta Hezkuntza sailak finantzatu behar ditu, ez IGE ezta familiek ere.